ERAKUSKETAK:
Xakearen gaineko pintura, marrazkia, argazkia, litografia, eskultura eta filatelia erakusketak garatuko dira.
Elke Rehder eta Uwe Holstein margolari alemaniarren, Mikel Garate euskal margolariaren, Colectivo Cuarto de Luna-ko argazkilari mexikarren eta Iñaki y Asociados-eko “Iñaki” argazkilariaren lanekin. Honekin batera, bizkaiko José Manuel Garcíak 200 xaflatan ikusgai jarriko duen olinpiaden eta Xakeko munduko txapeldunen gaia duen zigilu bilduma.
I PINTURA LEHIAKETA EXPOCHESS:
EXPOCHESS X.E elkarte kulturalak Xakearen gaiekin antolatutakopintura lehiaketa internazionala iragarri da.
Parte hartzeko, Web-gunean
erregistratu behar da, sesioa hasi eta ondoren
artelana igo. Baita ere artistaren curriculum-a, artelanaren fitxa teknikoa eta artelanari buruzko argibide-testu bat info@expochess.org korreo elektronikora (informazio gehiago oinarretan).
I. PINTURA LEHIAKETA EXPOCHESS
“Xakearen Zeharkako Kultura” linka.
Lehiaketaren oinarriak.
Epaimahaiak hautatutako artelanak EXPOCHESS VITORIA-GASTEIZ Jaialdiaren erakusketetan parte hartutko dute; artelan hauetatik irabazlea irtengo da (1.200€).
#ExpochessArt
HITZALDIAK:
Xakearen zeharkako kulturaren buruzko goi-mailako konferentziak antolatuko dira, mundu osoan ezaguna den
Leontxo García Olasagasti kazetari ospetsuaren txostena nabarmenduz, munduko primiziaan
“AJEDREZ Y ARTE, LA CONEXIÓN MÁGICA” izeneko hitzaldia eskainiko diguna (uztailak 26). Izugarrizko aurkezpen honetan, Xakea artearekin duen zerikusia erakutsiko digu (zinea, musika, literatura...).
Konferentzien atal hau, kulturaren sektore berriei Xakeari hurbiltzeko bide bezala lortzeko hitzaldiekin osatuko da.